‘Go!azen’ telesailaren aurre-estreinaldia Goierriko sei herritan
Zaldibian bihar izango emanaldia, eta Idiazabalen, Legorretan, Seguran eta Zegaman igandean.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/10/goazen.jpg)
Haurren eta nerabeen Go!azen telesailaren 11. denboraldia ematen azaroaren 22an hasiko dira, ETB1en. Goierriko sei herritan aurreneko kapituluaren aurre-estreinaldia ikusteko aukera izango da, Uema-ren eta EITBren arteko akordio bati esker.
Zaldibia izango da saioa eskaintzen lehena, bihar, 18:30ean, Herri Antzokian. Gainontzeko bost herrietan igandean izango dira emanaldiak: Idiazabalgo Guraso Elkartean (16:00), Ataungo Herri Antzokian, Legorretako Herri Antzokian eta Zegamako Gaztelekuan (17:00) eta Segurako Danon Gelan (17:30).