Haurrentzat ipuin kontaketa izango da bihar Lazkaon
Ane Gebara ipuin kontalaria Lazkaon ariko da, bihar. Bost urtetik gorako haurrentzat kontaketa egingo du, udal liburutegian, 17:00etan hasita. Oihaneko tira-birak izenburudun narrazioa egingo du. Aurrez izena eman behar da; hiru lagunen izena eman dezake pertsona batek, liburutegiko edukiera bete arte.