Igiruako egurra ateratzeko esleipen deia egin dute
Zaldibiako Udalak azken osoko bilkuran Igirua herri mendiko pinudi bat botatzea eta egurra saltzea onartu zuen. Aste honetan argitaratu ditu esleipena, informazioa eta eskaintzak aurkezteko espedientea. Enkante bidez egingo da. Luis Saroiko 4 hektareatako 1.800 metro kubo intsinis pinu aterako dira.