Lau film labur eskainiko dituzte larunbatean Segurako Danon Gelan
Geuretik Sortuak proiektuaren baitako Lau elementuak laburmetrai sorta eskainiko dute bihar, 19:00etan Danon Gelan. Udalbiltzaren babesean sortutako proiektu honek euren artean ezberdinak, baina osagarri diren lau laburmetrai ditu oinarrian.
Legution (Araba), XIX. mendean Mateo Txisturen desagerpenaren misterioa edo Ehiza; Oiartzunen, Suediatik itzuli eta jaioterrian Ütlandsk edo atzerritar sentitzen den Estiren istorioa; Antzuolan eta Aiherran (Nafarroa Behea), galdu eta Euskal Herria gurutzatuko duen Oiogorri oiloaren istorioa eta Uharten (Nafarroa), Arga ibaian agertu den gorpuaren misterioa.