'Tokian tokiko saltokian' kanpaina abian da
Beasaingo merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza establezimenduen komunitatearekin "zirkulu bat eratzeko" deia egin du Bareak elkarteak, "herri biziago baten alde". Bideoa albistean.
Tokian tokiko saltokian lelopean, Beasaingo merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza establezimenduen komunitatearekin “zirkulu bat eratzeko” deia egin du Bareak elkarteak “herri biziago baten alde”. Gabonen atarian, urteroko moduan, erosleak erakartzeko deia da. Izan ere, kanpaina abiatzeko ekitaldian nabarmendu dutenez, «Beasainen, tokiko merkataritza ezinbestekoa da. Dendak ez dira erosketak egiteko tokiak bakarrik, gure komunitatearen bihotza eta motorra baizik. Merkatariek kalitatezko produktuak eta zerbitzuak eskaintzeaz gain, gertuko eta pertsonalizatutako tratua eskaintzen dute, komunitate loturak indartuz eta parte-hartze sentimendua sortuz».