Beasaingo San Silvestre probak ohiko bidea berreskuratuko du
Abenduaren 29ko 22:00ak arte eman daiteke izena Kronoak webgunearen bidez.
Abenduaren 31n, San Silvestre lasterketak Beasaingo kaleak zeharkatuko ditu. Aurtengoa, 49. edizioa izango da. Lasterketak 9.720 metroko distantzia izango du, eta, iaz Ezkiaga auzoko obren ondorioz ibilbidea aldatu ondoren, aurten ohiko ibilbidea berreskuratuko da. Izen-emateak zabalik daude. Abenduaren 29ko 22:00ak arte egin ahal izango dira www.kronoak.com webgunearen bidez.