Metalezko sareak kokatu dituzte errekako barandan
Agauntza errekara hondakinik eta, batez ere, plastikorik ez erortzeko, metalezko xaflak kokatu ditu Ataungo Udalak. San Martin auzoan, ibai ertzeko pasealekuko bi aldeetako baranda barrenak itxi dituzte sare metalikoekin. Udalak jaurlaritzaren laguntza jaso du. Bigarren fasean, San Martingo eremu osoa babestuko dute.