Mozorrotuen bazkarirako txartelak salgai, gaurtik
Azaroaren 24ra arte egongo da Ormazitegi APP-ean txartelak erosteko aukera. Hiru menu daude aukeran.
Ander Deunaren jaiak gerturatzen ari direla nabaria da dagoeneko Ormaiztegin. Udalak jakitera eman duenez, gaurtik azaroaren 24ra bitartean Mozorrotuen eguneko bazkarirako txartelak salagi egongo dira Ormaiztegi App-ean.
Aplikazioan sartu eta zaleko botoia sakatuta modu errazean eman daiteke izena. Beste aldi batzuetan bezalatsu, txartelak zenbakituta egongo dira eskuratzeko orduan.
Menuak:
- Helduak: entsalada mistoa, baserriko oilaskoa eta txerri saiheskiak parrilan, Eceizako pasteltxoak, ogia, kafea eta edaria. 22 euro.
- Beganoa: entsalada mistoa, kroketa beganoak, barazki menestra, lasaña beganoa, piña, kafea, ogia eta edaria. 22 euro.
- Haurrak: patea, urdaiazpiko kroketak, baserriko oilaskoa parrilan patatekin, izozkia, ogia eta edaria. 13 euro.
Haurrentzako aulkitxoa daukatenen kasuan, aulkia soilik erreserbatuko da erosketa egiterakoan, doan. Zenbakituta joango da.