Movember mugimenduak postua jarri du Zumarragako azokan
Datorren ostiralean prostatako eta barrabiletako minbiziari buruzko hitzaldia egingo dute
Goierri Moherri taldeak hainbat ekitaldi antolatzen ditu urtero, Movember kanpainaren barne. Aurten Zumarragan ere hainbat ekitaldi egiten ari dira. Movember mugimenduaren helburua gizonen osasunaren inguruan hausnartzea da. Zehazki, prostata eta barrabiletako minbiziaren eta osasun mentalaren inguruan.
Hausnarketa hori gizarteratzeko, gizonezkoei biboteak jartzea eskatzen diete. Horretaz gain, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Taberna eta dendetan itsulapikoak jarri dituzte eta gaur postua muntatu dute Zumarragako azokan. Bertan, itsulapikoak jartzeaz gain, merchandising produktuak saldu dituzte. Gainera, hilaren 22an (datorren ostiralean) urologo batek barrabiletako eta prostatako minbiziari buruzko hitzaldia egin du Zelai Arizti kultur etxean. Hitzaldia 17:00etan izango da.