Ezkurdia fondako pastak hasi dira forma hartzen
60. hamarkadan desagertu zen Ezkurdia fondari omenaldia egiteko asmoz belaunaldi arteko tailerra antolatu zuen atzo Zumalakarregi museoak Ormaiztegiko Basotxulo elkartean. Ezkurdiako fondako 75 errezeta berreskuratu ditu museoak eta bilduma horretako pastak egin zituzten atzo, San Andres herri eskolako haurrek eta jubilatu elkarteko kideek, festetan banatzeko. Ezkurdia familiak ere parte hartu zuen ekitaldian.