Festa giroan ezkutatuta, irain mezuak idatzi dituzte Ataungo Oargi elkartean
San Martin jaietan gazteek erabiltzen duten Oargi elkarteko horman mezu iraingarriak idatzi zituztela jakinarazi eta salatu zuten, atzo, Ataungo Udalak, Torto gazte asanbladak, Festa Batzordeak eta Biboletak talde feministak. Zenbait pertsona izen-abizenekin iraindu zituzten, eta Biboletak taldearen aurkako mezuak ere idatzi zituzten.
Gertaera hori gaitzetsi dute, halako mezuek ez dutela «tokirik inon» eta ez direla zilegi adierazita. Mezu batek pertsona baten fisikoa aipatzen zuela ere bereziki salatu dute. Oargiren eta gazte asanbladaren izenak zikindu dituztela ere ohartarazi dute.