‘Jo!’ umorezko antzezlana, ostiralean, Guraso elkartean
Magma Mia antzerki konpainiak Jo! antzezlana eskainiko du bihar gauean —22:00—, Idiazabalgo Guraso elkartean. Sorkun eta Grego lagun minak aspaldi ez dira elkarrekin egon. Kalean topo egin eta kirola egiten duten bitartean ikerketa antropologiko bat eskainiko dute, umorea erabiliz. Erabiliko duten metodologia bizitzako istorioak izango dira. Sarrerak udal liburutegian daude salgai 5 euroan.