Gipuzkoako 25. Odolki lehiaketa jokatuko da asteazkenean Ordizian
Lehiaketak irauten duen bitartean, Jakintza ikastetxeko ikasleek odolki pintxoak salduko dituzte.
Asteazkenean, 10:00etatik aurrera, Gipuzkoako 25. Odolki lehiaketa jokatuko da Ordiziako plazan, Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Harakin elkarteak eta Ordiziako Udalak antolatuta.
Epaimahai ondorengoek osatuko dute: Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe Jatetxea, Zaldibia), Iker Markinez (Kaxola, Beasain), Iker Zabaleta (Aratz Jatetxea, Donostia- JAKITEA), Arantxa Arrizabalaga (Kattalin Erretegia, Beasain) eta Aizpea Oihaneder (Mahaia kolektiboa) sukaldariak, Juanma Garmendia (FECOGA); Tere Madinabeitia (Goierriko Hitza) eta Eli Belauntzaran (Diario Vasco) kazetariak eta Paloma Enriquez (CEBANC ostalaritza eskolako zuzendaria).
Sariak
Irabazleak txapela, garaikurra eta diploma jasoko du. Eta bigarren eta hirugarren tokian sailkatzen direnei diploma eta garaikur bana; eta laugarren, bosgarren eta seigarren sailkatuei diploma.
Pintxoak
Lehiaketak irauten duen bitartean, Jakintza ikastetxeko ikasleek odolki pintxoak salduko dituzte eta lortutako diru sarrerak ikasleek aukeratutako helburu batera bideratuko dira.