Belaunaldi arteko gastronomia topaketa
Haur eta nerabeen astea ospatzen ari dira Zumarragan.
Azaroaren 20a Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, Zumarragako Udalak, Haur eta Nerabeen Kontseiluarekin batera, Zumarragako Haur eta Nerabeen astea ospatzen ari dira azaroaren 18tik 24ra bitartean.
Gaur, Zumarragako azokan elkartu dira, belaunaldien arteko gastronomia topaketan.
Bihar amaituko dira ekitaldiak. 12:00etan, belaunaldien arteko mahai jokoak izango dira Azokan, eta 17:00etan, ginkana, Azokan.