CAFeko LAB sindikatuko kideak 50. urteurreneko festa ospatzen ari dira gaur Beasainen, '50 urte 1.000 borroka Fabrika handian ezkerretik eragiten' lelopean.
Arratsaldean txokolatea eta Ezkurdia ostatuko pastak dastatuko dituzte eliza atarian.
Gizonezkoetan Ereñotzuko Urmia taldeak irabazi du, Gabiriako Alkainburu bolatokian jokatutako Gipuzkoako Taldekako bola txapelketa; Segura bigarren izan da. Emakumezkoetan, Ategorrieta izan da irabazle eta Zerain bigarren.
Ordiziako Barrena kultur etxeko areto nagusia jendez beteta da, Miren Etxezarreta Zubizarreta ekonomialari ordiziarrari aitortza egiteko eta Mirenetxezarreta.eus plataforma aurkezteko.
Hamaika bikotek hartu dute parte Emakumezkoen Frontenis txapelketan, Igarondo pilotalekuan.