Irati Olaizolak hirugarren egin du Euskal Herriko aurresku txapelketa nagusian
Hondarribian jokatu zen larunbatean, eta Mattin Etxebestek irabazi zuen. Legazpiko Amaia Azpeitiak eta Naroa Sanchezek ere parte hartu zuen.
Irati Olaizola legazpiarra hirugarrena geratu da Euskal Herriko aurresku txapelketa nagusian. Laugarren edizioa zen eta larunbatean jokatu zen, Hondarribian, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta, herriko udalaren laguntzaz.
Oiartzungo Mattin Etxebestek irabazi zuen, eta Lezoko Mikel Esnaolak bigarren egin zuen.
Legazpitik Amaia Azpeitiak eta Naroa Sanchezek ere parte hartu zuten, eta lan bikaina egin zuten. Hiru dantzariak Sustraiak dantza taldeko kideak dira.