TEK Legazpi energia komunitateari buruzko informazio gunean udaletxean
Gaur ireki du udalak, eta goizetan emango du zerbitzua, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren ondoan. Bihar eta ostegunean informazio saioak egingo dituzte, Gizarte Zentroan eta Domingo Agirre ikastetxean.
TEK Legazpi energia komunitateari buruzko informazio gunea zabaldu du udalak gaur goizean. Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren ondoan dago kokatuta, eta 7:30etik 15:00etara emango du zerbitzua. Bertan, herritarrek EK energia komunitatearen inguruan dituzten zalantzak argitu ahal izango dituzte, baita alta eman ere, bulegoan dagoen ordenagailua erabiliz.
Udalak, bestalde, informazio saioak egingo ditu gaur eta etzi, herritar guztiei zuzenduta. Bihar izango da lehen saioa, Gizarte Zentroan, 18:00etan, eta ostegunean beste bat egingo dute Domingo Agirre eskolako aretoan, 18:00etan hori ere.
Gainera, telefonoz ere eskatu ahal izango da informazioa, 900 859 695 doako zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara.