Alarma Moreak kontzertua joko du ostiralean Olaberrian
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/11/alarma-morea.jpg)
Alarma Morea musika talde zumarragarrak etzi Olaberrian kontzertua egingo du. Azaroaren 25aren harira, udalak antolatu du. Erabilera anitzeko eraikin berrian izango da emanaldia, 19:00etan. Zumarragan lau emakumek 2019an sortua, runba estiloa lantzen dute. Ainhoa eta Uxue Plagaro ahizpak, Amets Albisu eta Nuria Culla dira kideak.