Kirol zerbitzuen eta instalazioen ordenantza egin du Ataunek
Ikastaroak, baliabideen erabilera eta kirolzaleen arauak definitu dituzte.
Ataungo kirol instalazio, baliabide eta ikastaro publikoen arloa udal ordenantza baten bidez arautu du Ataungo Udalak. Kirol instalazioak eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak, jokabidea eta arauak finkatu dituzte. Bestetik, erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak zehaztu eta zerrendatu dituzte.
Erabiltzaileen kasuan, udalak antolatutako ikastaroetan, jardueretan edo erreserbatu duen zerbitzuaren baldintzak ageri dira, lehengo ostiralean GAO aldizkari ofizialean argitaratutako araudian. Eskubideez eta betebeharrez gain, indarrean dauden debekuak ere zehaztu dira.
Instalazioak erreserbatzeko, Ataunapp aplikazioa lehenetsi du, hiru lanegun lehenago. Norbanakoek ezingo dute irudia edo soinua grabatzeko gailurik erabili, intimitatea errespetatzeko. Erroipe eta Zelai frontoien, eta Auzoeta kiroldegiaren arau orokorrak ere egin dituzte