Lazkaon 2025eko aurrekontuen udalbatzarra bihar da
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/10/lazkaoko_udalbatzarra-1200x676.jpg)
Lazkaoko Udalbatzak bihar 18:30ean egingo du azaroko ohiko osoko bilkura, udaletxean. Gai zerrendan, 2025eko aurrekontua onartzeko puntua dago. 2024-2027 epeko diru laguntzen plan estrategikoa aldatzea, kiroldegiko obren ziurtagiriak, lanpostu zerrenda eta plantilla organikoa, eta hiru kreditu aldaketa ere landuko dituzte.