Segurako Zabalduz zentroa aurkeztuko dute bihar arratsaldean
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/11/aterpetxea.jpg)
Segurako aterpetxearen 6. urteurrena ospatuko dute bihar. 17:00etan ate irekiak izango dira aterpetxea ezagutzeko. Gainera, Zabalduz Segurako zentroa aurkeztuko da eta Izeba proiektuaren nondik norakoak ere zehaztuko dituzte. Ospakizunei dagokienean, 18:00etan herri kirol saioa egongo da eta 19:00etan kultur arteko mokadutxoa eta henna tailerra.