Hartzaren Urratsari jarraipena emango dio Izadi Zaleak mendi elkarteak igandean
Ibilbidearen hirugarren etapa egingo dute, Gatzaga eta Oñati artean. Gaur eman behar da izena elkartean bertan.
Izadi Zaleak elkarteko mendizaleek GR-289 Hartzaren Urratsa ibilbidearen hirugarren etapa egingo dute igande honetan, Gatzaga eta Oñati artean. Etapa honek 18 kilometroko luzera eta 750 metroko desnibela ditu. Amaieran, Arantzazuko Auzoetxen bazkalduko dute. Industrialdetik abiatuko dira autobusez, 07:30ean, eta 17:30ean itzuli.
Gaur eman behar dira izenak elkartean, 18:30etik 19:30era. Irteeraren prezioa 32 eurokoa da, eta autobusa eta bazkaria sartzen dira.
Ibilaldia Gatzatan, Dorletako Ama Birjinaren monumentutik abiatuko dute, eta amaitu, Oñatin, Arrikrutzeko kobazuloen aparkalekuan. Tarte horretan hainbat gailur, lepo eta gune interesgarri igaroko dituzte: Makatzgain, Leizargarate, Arluitz, Degurixa, Ugastegi, Aitzgain, Urrexola, Jaturabe eta Arrikrutzeko aparkalekua. Handik autobusez igoko dute Arantzazuko Auzoetxeera.