Antzerki egunak datoz Lazkaora, Arerian bi ikuskizunekin
Antzerkiaren astea gaur hasiko da Lazkaoko Areria antzokian. Lotura basatiak performancea egingo dute, 20:00etan. Sarrera doan da, udalak antolatuta. Debako sei emakumek parte hartzen dute ikuskarian. 30 minutuko iraupena du. Iazko azaroan estreinatu zuten, eta arrakasta jasota, herrikako ibiliari ekin zioten. Amaia Arotzena, Jule Urbieta, Maialen Rosa, Amaia Zinkunegi, Itzale Laka eta Irati Baroja debarrak dira antzezleak.
Asteartean ‘Zopa’
Bigarren emanaldia asteartean da, 20:00etan. Segurako Xirikara taldeak Zopa antzezpena eskainiko du. Mirari Martiarenak idatzita eta Idoia Urangak zuzenduta, zazpi segurar dira aktoreak. Sarrerak 5 euroan salduko dituzte. Aurrez lazkao.eus-en daude salgai.