Abenduaren 4an eskuratu ahal izango dira Aralarko ibilaldi magikorako sarrerak
Jentilbaratza elkartearen webgunean jarriko dituzte, 10:00etatik aurrera. Ibilaldi magikoa abenduaren 22an izango da.
Datorren asteazkenean, abenduaren 4an, eskuratu ahal izango dira Ataungo Jentilbaratza elkarteak antolatutako Aralarko ibilaldi mitologikorako sarrerak Jentilbaratza.eus webgunean. Gehienez sei sarrera hartzea egongo da aldiko. Abenduaren 22an izango da pagadiz, goroldioz eta orbelez betetako ingurune magikoan murgiltzeko eta bertan bizi diren gizaki eta izakien artean ibiltzeko aukera.
Berrehun ikusleko hiru egongo da, horietako bat Ataungo eskolako haurrentzat. Webgunean hartutako sarrerak Lizarrustiko parketxean erakutsi beharko dira egunean bertan.
Ibilaldi magikoa hiru urtetik gorako haurrentzako eta familientzako ekintza bat da, eta Ingurune natural batean denez, ikuslearen erantzukizuna izango da ingurua aurretik bezala geratzea. Mendirako jantzi eta oinetako egokiak eramatea ezinbestekoa da.