Auzoan hildakoak oroituko dituzte Segurako San Andres ermitan
Urteroko ohiturari jarraituz, auzoko hildakoak gogoratzeko meza egingo dute abenduaren 1ean, Segurako San Andres ermitan. Igandean, 12:00etan izango da elizkizuna eta ondoren, hamaiketakoa eskainiko zaie bertaratutakoei, udalaren laguntzaz.
San Andres egunaren bueltan egiten da urtero ospakizun hau, San Andres egunaren ondorengo lehenengo igandean, hain zuzen. San Andres ermita Seguratik Zegamarako bidean dago eta Segurako lehen parrokia izan zen, ikerlari askoren ustetan. Bere jatorria 1236 urte ingurukoa da. Auzotarrentzat kofradia bat egon zen bertan, 1374 urtean eraikia; Juan II.ena erregeak bertako estatutuak baieztatu zituen 1422an.