Gaztaina erre eta txokolate jana antolatu dute gaur Biziolan
«Gaztaina denboraldia behar bezala agurtzeko asmotan», gaur gaztaina jana antolatu dute Lazkaoko Biziolan, 18:00etan. Hala ere, gaztainak bakarrik ez dira izango: «Gorputzak goxatzeko txokolate bero batekin lagunduko diogu arratsaldeari. Sagardoa ere izango da». 5 euroko kostua izango da. Izena ematea komeni da, biziola.eus/gaztaina-jana-eta-solasaldia estekan, Biziola Dendan edo info@biziola.eus helbidera idatzita.
Bestalde, 2023an Barandiaran Ikerketa Beka irabazi zuen bikote gaztea, Aintzane Kortajarena Alejos eta Akaitz Sarasola Mugertza, gonbidatu dituzte bertara, «garai bateko eta gaur egungo gaztaina eta gaztainondoaren kulturaz aritzeko asmoz»