Gorka Urteagak uko egin dio gaur alkate karguari
Gaur, 8:00etan egindako ez ohiko osoko bilkuran jakinarazi du Gorka Urteagak alkate kargua utziko duela, “arrazoi pertsonalak” tarteko. Orain artean “familiari kendutako denbora itzultzea” izango du aurrerantzean helburu.
Aro berri bat ireki da beraz, Zeraingo Udalean. Hamar eguneko epean EH Bildu alderdiak alkategai berria aukeratu beharko du eta ondoren, egingo den osoko bilkuran proposamena onartu beharko du udalbatzak. Azken hauteskundeetako emaitzaren arabera, EH Bilduren 4 zinegotzik eta Zerain Burujaberen 3k osatzen dute gaur egun udalbatza Zerainen.