Natale Armendariz ordiziarrak Mondragon Sarietako bat irabazi du
Mondragon Unibertsitateko ikasleak Pertsonetan Oinarritutako Eraldaketa ataleko lehen saria jaso du.
Natale Armendariz ordiziarrak Pertsonetan Oinarritutako Eraldaketa: talentua, aniztasuna eta inklusioa ataleko Mondragon saria jaso du gaur Soraluzen egin duten sari emate ekitaldia. 2.500 euro jaso ditu saritzat. Eguneroko ezinbesteko inklusiboak. Jostailu sexualen diseinua goiko gorputz-adarrei eragiten dieten ezintasun motorrak dituzten pertsonentzat (The inclusive everyday essentials. Sex toy design for people with motor disabilities affecting the upper limbs, ingelesez) da Armendarizek aurkeztutako proiektuaren izena. TFG-TFM Mondragoen Sarietako bost sari nagusietako bat da.
2024ko TFG-TFM Mondragon sarien hirugarren edizioak parte-hartze errekor guztiak hautsi ditu, 305 parte-hartzailerekin, aurreko edizioan baino % 20 gehiago. Aurkeztutako lan guztietatik, 17 unibertsitate ezberdinetako 52 finalistek bost sariak jasotzeko aukera izan dute..
Deialdiak 57 unibertsitatetako lanak bildu ditu, besteak beste, Euskal Herriko unibertsitate nagusietakoak (EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, IMH, NUP eta Tecnun), Espainiako 25 hiritako 47 unibertsitatetakoak eta Brasil, Chicago, Norvegia eta Suediako 4 nazioarteko unibertsitatetakoak.