San Nikolas bihar iritsiko da Legazpira, ohiko erronda egiteko
Ohiko erronda egingo du Laubiden, 17:30ean hasita. Eguraldi txarrarekin, ekitaldia Azokan izango da.
San Nikolas bihar asteazkena iritsiko da Legazpira, eta ohiko erronda egingo du herrian zehar, Gabonak iristear direla iragartzeko. Gotzain txikiak gidatuko duen erronda 17:30ean abiatuko da Laubidetik, eta Santikutz kaletik behera joanda, partaideek ohiko bisita egingo dute adinekoen egoitzara, eta handik Azokaraiano joango dira, Kale Nagusitik eta plazatik igarota. Kale Nagusian eta plazan ere geldialdiak egingo dituzte.
Ibilbideko geldialdietan, San Nikolas, San Nikolas santua, Urte berri berri eta Daukanak kantetako koplak abestuko dituzte.
Doinua Musika eskolako musikariek lagunduko diote San Nikolas gotzain gazteari errondan. Aurten, Olazabal institutuko Alen Gonzalez Jimenez DBH 1eko ikaslea izango da San Nikolas. Iaz, Irene Khan izan zen gotzaina.
Eguraldi txarrarekin, ekitaldia Azokan egingo dute