Sinadura elektronikoaren abantailaz hitzaldia bihar asteazkena, Legazpiko Gizarte Zentroan
Buztintegi jubilatu eta pentsionisten elkarteak antolatu du, Legazpiko Udalaren batera. Herritar guztiei zuzenduta dago.
Sinadura elektronikoa erabilita kudeaketak on line egitea erraza dela erakutsiko dute bihar Gizarte Zentroan, 18:00etan egingo duten hitzaldian.
Besteak beste, sinadura elektronikoarekin udalaren tasak kudeatu eta ziurtagiriak eskatu daitezkeela erakutsiko dute, baita Gizarte Segurantzako izapideak egin, historia klinikoa eta mediku hitzorduak kontsultatu edo gidatzeko baimenaren puntuak begiratu daitezkeela ere.
Herritar guztiei daude gonbidatuta. Buztintegi jubilatu eta pentsionisten elkarteak antolatu du, Legazpiko Udalaren batera.