Aurten ez da ziklo kros probarik jokatuko Seguran
Datorren larunbaterako, abenduak 7, zegoen aurreikusita Segurako 5. ziklo kros saria. Urtarrilaren 5ean egitekoa zen Ormaiztegiko proba ere bertan behera geratu da.
Segurako 4. ziklo kros sariko irudi bat, iaz, abenduaren 9an. Segurako txirrindulari elkartea Abenduaren 7rako aurreikusita zegoen Segurako 5. Ziklo Kros saria bertan behera geratu da Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak, bizi duen egoera salatzeko, hartutako erabakiaren ondorioz. Lau ziren guztira aurtengo egutegiaren arabera, Gipuzkoan jokatu beharreko probak. Tolosakoa eta Ataungoa ez ziren egin; eta urtarrilaren 5ean egitekoa zen Ormaiztegikoa ere ez da jokatuko.













