Bi-Tartean elkarteko merkatariek hainbat ekintza antolatu dituzte Gabonetarako
150 euroko bale bat eta 50 euroko hamar bale zozkatuko dituzte
Urteroko moduan, Bi-Tartean merkatari elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetarako.
-Zenbait merkatarik udalek antolatzen duten Gabonetako erakusleiho lehiaketan hartuko dute parte. Abenduaren 7rako egon behar dira prest erakusleihoak. Aurten ere Bi-Tarteanek herritarren botoa kudeatuko du. 7tik 15era bitartean izango dute aukera herritarrek erakusleiho gustukoenari botoa emateko.
-Abenduaren 9tik aurrera saltokiek Olentzeroren eta Mari Domingiren zakuaren zozketarako txartelak banatuko dituzte bezeroen artean.
-Abenduaren 16an Olentzero eta Mari Domingiren irudi erraldoiak jarriko dira Areizaga-Kalebarrenen eta urtarrilaren 6ra arte egongo dira bertan.
-Merkatariek Elkarrekin argia gara bideoa grabatu dute. Bideoaren estreinaldi ekitaldia abenduaren 18an izango da, 20:15ean, Pagoeta gune soziokulturalean.
-Abenduaren 20an, 20:00etan, Olentzeroren eta Mari Domingiren zakuaren zozketa egingo da Areizaga Kalebarrenen. 150 euroko bale bat eta 50 euroko 10 bale zozkatuko dira.