Ampo Ordiziak Santboiren aurka jokatuko du igandean
Min hartutako jokalariak pixkanaka itzultzen ari dira taldera, eta partidari gogoz helduko diote jokalariek.

Atsedenaren ondoren, berriz helduko dio Ampo Ordizia errugbi taldeak Ohorezko Mailako liga erregularrari. Santboi izango du aurkari, kataluniarren zelaian. Igandean da partida 12:00etan. Min hartutako jokalariak pixkanaka itzultzen ari dira taldera, eta partidari gogoz helduko diote jokalariek. Altamiran jokatuko duten hurrengo partida abenduaren 15ean izango da, Huesitos La Villaren aurka.