Energia komunitateari buruzko informazio saioa Brinkolan, astelehenean
Brinkola bertako eta Telleriarteko bizilagunei zuzenduta dago, eta Saloian egingo da, 17:00etan.

TEK Legazpi energia komunitateari buruzko saio informatiboa egingo dute udal ordezkariek Brinkolan, astelehenean, auzo horretako eta Telleriarteko bizilagunei zuzenduta. Bilera 17:00etan izango da, Brinkolako Saloian.
Energia komunitateak herriko hiru gunetan instalatuko ditu auto kontsumorako plaka fotovoltaikoak, eta horietako bat bi auzo horien artean dagoen CEIDA edo eskola zaharren eraikina da.