Hiru panel informatibo gehiago jarri dituzte Ordizian
San Joan auzoan, Filipineta kalean (Buztuntzako zubi ondoan) eta Eskarabillako jolas-parkean jarri dituzte.

Ordizia 2030 planean jasotako helburuetako bat zen herritarren informaziorako panelak auzo guztietara iristea. Era horretan, udalak beste hiru panel berri jarri ditu: San Joan auzoan (txakur parkean), Filipineta kalean (Buztuntzako zubi ondoan) eta Eskarabillako jolas-parkean. Udalaren esanetan, lehen egunetako probaldiaren ondoren, paneletako argiaren intentsitatea murriztu da goizetan (07:00-09:00) eta iluntzeetan (19:30-22:00); gauean berriz (22:00-07:00), itzali egiten dira, bizilagunen atsedena errespetatzeko.