Ordiziako Udalak euskara arloko diru laguntzen deialdia egin du
Ordiziako hzkuntza paisaia euskalduntzeko eta euskarazko formazioa bultzatzeko helburua du deialdiak.
Ordiziako Udalak euskara arloko diru laguntzen deialdia argitaratu du, hizkuntza paisaia euskalduntzeko eta euskarazko formazioa bultzatzeko helburuarekin. Besteak beste, merkataritzan eta ostalaritzan euskarazko errotuluak, webguneak eta euskarriak jartzeko laguntzak, aisialdiko hezitzaile eta zuzendarien ikastaroa egiteko laguntzak, edota kirol elkarteei formazioa euskaraz emateko laguntzak jasotzen dira bertan.
Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 18ra artekoa da. Udalaren webgunean kontsulta daitezke oinarriak.