Hasi dira Aramako frontoi txikiaren «erabateko itxura berritzeko» lanak
Instalazioa hobetzea eta seguruago eta modernoagoa den ingurune bat bermatzea da lan horien helburua.
Frontoi txikia berritzeko eta elizako teilatua birgaitzeko lanak egingo dira egunotan Araman. «Lehenik, frontoi txikiaren gaineko estalkia eraberrituko da, eta ondoren, elizako gainerako teilatuaren berritze lanak egingo dira, herriko ingurunea hobetzeko helburuarekin».
Udalaren esanetan, frontoi txikiari «erabateko itxura berritzea» egingo zaio; horrela, «instalazioa hobetzea eta seguruago eta modernoagoa den ingurune bat bermatzea izango du helburu, guztion gozamenerako». Era berean, berritze lanetan, «espazioaren funtzionalitatea optimizatuko duten hobekuntzak egingo dira, ingurua margotuz eta argiteria berria jarriz».
Lanek irauten duten bitartean, debekatuta egongo da frontoi txikiaren erabilera.