Unai Sanchez izan da aurten gotzain txikia, eta haurrek koplak abestu dituzte leihoetatik eta balkoietatik botatako gozokiak bildu aurrean.
Shifa elkarteko kideak dira Fatimetu Zenan eta Marta Blanco. Saharar errefuxiatuen kanpamentuetan osasun komunitarioa hobetzeko lanean ari dira, beste hainbat helbururekin batera.
Elite txapelketako finalaurrekoak gaur, eta finalak bihar jokatuko dituzte, udal frontoian.
Orain Legazpin bizi da, baina 35 urte egin ditu kanpoan Marta Madinak (Legazpi, 1963), Dominikar Errepublika, New York eta Madril artean, komunikazioaren alorrean lanean. Duela urtebete inguru, natura gertuago duen jaioterrira itzuli zen, eta coach lanetan dihardu, jendeari lagundu nahian. Doluari buruzko hitzaldia egingo du astelehenean, hilak 9, Kultur Etxean, 18:30ean.
Ataunen, Lazkaon eta Seguran prestatu dituzte egitarauak. Liburu nobedadeak, diskoak eta aurkezpenak egingo dituzte.
Instalazioa hobetzea eta seguruago eta modernoagoa den ingurune bat bermatzea da lan horien helburua.
Juan Elgarresta eta Beñat Elortza, Euskal Herriko ezti txapeldun.
Urretxuko Eima enpresak goi mailako eskailerak egiten ditu, bai kalitate eta bai diseinu aldetik ere. Donostiako Artzain Onaren katedralekoa eta hainbat futbolariren txaletetakoak egin dituzte.
Txillidaren jaiotzearen mendearen ospakizunean kokatzen da. Andoni Salamero olerkaria, Pello Ramirez musikaria eta Ikatza argazkilari elkartea dira protagonistak
Ibon RGren 'Iaquin vahu' kontzertua Idiazabalen, 'Haizearen orraziaren sehaska kanta' Legazpin, Luzio Gabiriaren omenez bertso saioa Zumarragan, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.