Israelen aurka elkarretaratzera deitu dute
Olaberriko Carrefour saltokiaren sarrera.Aimar Maiz Gipuzkoa mailan Carrefour saltokien aurrean Israelen aurka biharko deituta dauden elkarretaratze bat Olaberrian ere egingo da. Gabonetan ez eseri sionistarik zure mahaian lelopean, 12:00etan elkartuko dira. Supermerkatu kate horrek Israelgo soldaduei laguntza ematen diela salatuko dute, eta Palestinako sarraskia geratzeko eskatuko dute.












