Maila goreneko palaren asteburua, Olaberrian
Elite txapelketako finalaurrekoak gaur, eta finalak bihar jokatuko dituzte, udal frontoian.
Paleta larruz final-laurden bat, lehengo asteburuan.Hitza Olaberriko X. Elite Txapelketa azken txanpara iritsi da, duela bi astetik kanporaketak jokatzen aritu ondoren. Finalaurrekoak gaur izango dira, 16:30etik aurrera, Olaberriko udal pilotalekuan. Bost adin-mailatako finalak, azkenik, bihar jokatuko dira, 15:30etik aurrera.
Munduko palari onenek parte hartuko dute. Gaur, nagusien lau finalaurreko ikusi ahalko dira. Aurrena, paleta larruzkoak: Marcos Perez-Nicolas Hourmat eta Dani Berrogi-Valentin Cambos, eta Guille Perez-Dani Ramos eta Hourcourigaray-Chatellier.
Ondoren (18:30), pala motzean Carlos Baeza-Javier Intsausti eta Julen Mendizabal-Imanol Ibañez, eta Justine Dardenne-Emiliano Skufca eta Ibon Garate-Sylvain Brefel ariko dira.
Bihar bost final dira, 15:30ean hasita, benjamin-alebin, infantil-kadete eta 23 urtez azpikoak paleta larruz, eta nagusiak larruz eta motzean.












