Gipuzkoako Foru Aldundiak Goierriko herri guztietan banatuko du aurten 2025eko egutegia
"Aurrekaririk gabeko hedapena" izango du aurten egutegiak. Abenduaren 15etik 18era egingo dute banaketa.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Goierriko herri guztietan banatuko du aurten 2025eko egutegia, lehen aldiz. Goierriko 22 herrietan abenduaren 15etik 18ra banatuko dute.
«Aurtengoa mugarria izango da. Lehen aldiz, aurrekaririk gabeko hedapena egingo da, egutegia lurraldeko udalerri guztietara iritsiko dela ziurtatzeko», adierazi du Irune Berasaluze Gobernantza diputatuak.
Apustu honek «egutegiak piztu ohi duen interes handiari« erantzuten diola nabarmendu du. Hasieran batean Donostiako Gipuzkoa Plazako Foru Jauregian banatu izan zuten, eta gerora eskualdeka banaketa puntu batzuk zehaztu zituzten. «Aurten, herritarren eskariari entzunez, beste urrats bat eman da eta banaketa lurralde osoan egingo da».
40.000 ale Gipuzkoa osorako
«Aurten oso berezia den egutegi berria ahalik eta gehien zabaltzea nahi dugu, Gipuzkoaren nortasuna islatzen baitu». Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Argazkilari Elkarteak antolatutako aurtengo argazki lehiaketak Gipuzkoa 1.000 urte izan du lema gisa, eta omenaldia egin nahi izan zaio Gipuzkoaren lehen aipamen dokumentalari, gipuzkoarrenlurraldearen iraganari, orainari eta etorkizunari buruz duten ikuspegia islatzera gonbidatuz.
40.000 ale inprimatuko dira, eta udalerri bakoitzeko biztanleriaren arabera banatuko dira. Gainera, egutegia Gipuzkoako foru eraikinetan eta egoitzetan ere eskura daiteke. Bederatzi egunez –horietatik lau Goierrin–, bi furgonetak Gipuzkoa guztia zeharkatuko dute banaketa bermatzeko.
Goierriko banaketaren egutegia
Abenduak 15, igandea
- Zumarraga. Euskadi plaza (10:00-12:00)
- Urretxu. Gernikako Arbola plaza (12:30-13:30)
- Legazpi. Azokako plaza (15:30-16:30)
- Ezkio. Herriko frontoia (17:00-18:00)
- Itsaso. Udaletxe aurrea (18:30-19:30)
Abenduak 16, astelehena
- Zegama. Herriko plaza (10:00-11:00)
- Segura. Herriko plaza (11:30-12:30)
- Zerain. Ostatu parea (13:00-14:00)
- Mutiloa. Herriko plaza (15:30-16:30)
- Gabiria. Herriko plaza (17:00-18:00)
- Ormaiztegi. Herriko plaza (18:30-19:30)
Abenduak 17, asteartea
- Ataun. San Martin auzoko plaza (10:00-11:00)
- Lazkao. Herriko plaza (11:30-12:30)
- Olaberria. Herriko plaza (13:00-14:00)
- Idiazabal. Herriko plaza (16:00-17:00)
- Beasain. Erauskin plaza (17:30-19:30)
Abenduak 18, asteazkena
- Gaintza. Herriko plaza (10:00-11:00)
- Zaldibia. Herriko plaza (11:30-12:30)
- Ordizia. Frai Andres aurrea (13:00-14:00)
- Arama. Herriko plaza (15:30-16:30)
- Altzaga. Udaletxe parea (17:00-18:00)
- Legorreta. Herriko plaza (17:30-18:30)
- Itsasondo. Herriko plaza (18:30-19:30)