Bertsolariek saio bikaina eskaini dute Luzio Gabiriaren omenezkoan

Luzio Gabiriaren omenezko bertso saioa egin zuten atzo Zumarragan. Amets Arzallus, Maider Arregi, Alaia Martin eta Gorka Pagonabarragak abestu zuten; Antton Fernandez urretxuarrarekin batera. Gai jartzaile lanetan Uxue Fernandez aritu zen. Kanpoan hotza eta euria ziren nagusi, baina aretoan bertsolariek zaleak berotzen asmatu zuten. Bertsolariak ere gustura gelditu ziren.