Gorka Santesteban, Durangoko Azokan

Asteburu honetan makina bat urretxuar eta zumarragar joan dira Durangora, Azokaz gozatzera. Horietako batzuk lanera joan dira. Tartean, Gorka Santesteban. Hainbat idazle eta musikari elkarrizketatu ditu Instagrameko Kultur Zast! egitasmorako: Kai Nakai, Chill Mafia, Mikel Pagadi, Janus Lester, Potx eta Lotx…