‘Eskuekin jardun’ ikastaroaren bigarren edizioa
Emakumeen ahalduntzerako sormen tailerren bigarren edizioari urtarrilaren 13an emango diote hasiera.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/11/eskuekin-jardun-1200x900.jpg)
Emakumeak ahalduntzeko Eskuekin jardun sormen ikastaroak jarraipena izango du, Zorione Mendez formatzailearekin. Urtarrilaren 13an hasita, 12 saio egingo dituzte, Aste Santura arte, bakoitzean, diziplina bat landuz: zeramikazko lanparak, belarritakoak, kandelak eta marrazketa egingo dituzte, besteak beste. Orain arte bezala, astelehenetan elkartuko dira, 18:00etatik 19:30era, Urbieta etxean. Hamasei urtetik gorako emakumeek eman dezakete izena, udaletxera deituta.