Kantu eskeko entseguak gaur hasiko dira Zaldibian
Abenduaren 24an Zaldibian baserriz baserri kantu eskean ibiliko den taldeak prestaketa-saioak antolatu eta iragarri ditu. Hiru entsegu egingo dituzte aurrez, Kimuene lokalean. Lehenengoa gaur 19:30ean da, bigarrena abenduaren 17an (ordu berean), eta hirugarrena abenduaren 22an 18:30ean. Bazkarirako izen-ematea ere ireki dute.