Miriam Luki idazlea Zaldibiako irakurleekin, bihar
Zapiak Bat taldeak eta Aske emakume taldeak bihar egingo dute udazkeneko irakurgaiaren inguruko literatura-solasaldia. Miriam Luki idazle urretxuarraren Argialdiak liburua irakurri dute, eta hari buruz mintzatzera egilea bera gonbidatu dute. Bihar, 19:00etan, Karreane kultur etxeko ganbaran izango da saioa, Karmele Etxabek gidatuta.