Ia 350 postu jarriko dituzte Santa Lutzi egunean
Gernikako Arbola plazan txekor bat erreko dute, Marea Urdina elkartearen alde
Ostiralean Santa Lutzi eguna ospatuko da, Urretxuk eta Zumarragak elkarrekin antolatzen duten festa handiena. Aurkezpen ekitaldia gaur egin dute Jon Luqui Urretxuko alkateak eta Rosa Maiza Zumarragako zinegotziak. Bi herrietan ia 350 postu muntatuko dituztela aurreratu dute, besteak beste. Aurtengo berrikuntzetako bat Gernikako Arbola plazan izango da: ostegun gauean txekor bat erreko dute eta ostiral goizean pintxoak salgai jarriko dituzte autismoa dutenekin lan egiten duen Marea Urdina elkartearen alde. Luquik pandemia aurreko postu kopurura itzultzen ari direla aipatu du eta Maizak Zumarragak ganadu feria eta bertako produktuen presentzia indartzeko egin duen ahalegina nabarmendu du.
Horra hor egitaraua: