Pilotarien mahai-ingurua antolatu du Aizkoate elkarteak Ataunen
Hiru ataundarrak, Jokin Altuna eta Idoate elkartuko dituzte, bihar.
Aizkoate kultur elkarteak esku-pilotaren inguruan mahai ingurua antolatu du. Bihar, 19:00etan, Ataun San Martin auzoko soziedadean izango da solasaldia.
Pilotak Ataunen gaur egun daukan maila eta ospea oinarri hartuta, solaskideetako hiru herriko pilotari profesionalak izango dira: Jon Ander Albisu, Iraitz Zubizarreta eta Beñat Senar, Baiko enpresako kirolariak hirurak. Duela gutxi, Ataunen bertan hirurek partida berean jokatu zuten, lehenengo aldiz, eta mahaiaren bueltan emango dituzte bihar beraien ikuspegiak eta testigantzak.
Boskotea osatzeko, Jokin Altuna txapeldun amezketarra gonbidatuko dute, aktiboan den mahaiko laugarren pilotaria, eta Mikel Idoate iruindarra bosgarrena, pilotari ohia eta gaur egun telebistako komentarista, hizlari egokiak biak. Jon Aizpurua kazetari ataundarrak gidatuko du solasaldia.