Aitor eta Alberto Calvillo, Argi Berriko mus txapeldunak
Jesus Mari Irastorza eta Jesus Aranbururi irabazi diote finala, 3-2.
Bazkideen arteko Argi Berri elkarte barneko XLVI. Mus txapelketa azkarra, Aitor Eta Alberto Calvillok irabazi dute. Finalean Jesus Mari Irastorza eta Jesus Aranburu izan dituzte aurkari. 3 joko irabazi zituzten Calvillotarrek eta Irastorzak eta Aranburuk bi.
Mus txapelketa jokatu ondoren, afaria izan zuten Argi Berrin.