Gabon oporretarako planak egin dituzte Nerabeentzako Zerbitzuan
Hainbat jarduera antolatu dituzte, eta parte hartzeko izena eman behar da gaur eta bihar, Gazte-txokoan.
‘Eta Gabonetan zer?” leloarekin, hainbat jarduera prestatu dituzte opor egun horietarako Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan, herriko 11 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Hainbat jardueratan parte hartzeko izena eman beahr da, eta horretarako egunak gaur eta bihar dira. Gazte-txokoan eman behar da izena, 14:30etik 18.30era bitartean.
Hasteko, Urola Garaiko Berdintasun arloarekin lankidetzan, hurrengo asteko ostiralean, hilaren 20an, berdintasunari buruzko gogoeta saioa egingo dute, eta hilaren 21ean, 22an eta 26an Gazte-txokoko paretak margotuko dituzte erabiltzaileen artean.
Hilaren 27rako, bestalde, merienda bat antolatu dute DBHko 1lehen mailako neska-mutilentzat, eta 17:30etik 19:00etara egingo dute. Abenduaren 28ko arratsaldetik 29ra, gaubela izango dute Gazte-txokoan,. Hurrengo urtera igarota, urtarrilaren 2an 21 urte beteko ditu Nerabeentzako Zerbitzuak, eta pizza bazkaria eta bingoa egingo dituzte, ospatzeko Amaitzeko, urtarrilaren 3an Urbil merkatal guneko Kosta Jump-era irteera egingo dute. Azken ekintza hauetan parte hartzeko izena eman behar da.
Jai egunak
Abenduaren 18an eta 19an ohiko dinamika eskainiko dute zerbitzuan, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 4an eta 5ean ez da zerbitzurik eskainiko.
Ekintza bereziak egingo dituzten egunetan ere ez dute ohiko zerbitzua eskainiko.